SARRERA

Kirola hezkuntza bide ote da? sartu zaitez blog honetan eta zuk zeuk erabaki.

Kirola bidez ikasi ahal diren balore batzuk aurkeztuko dizkizuet: aniztasuna, koooperatibismoa, irabaztea,

galtzera, euskal kultura...

Gainera, haurren gorputz garapenean oinarrizkoa da, eta energia aske ditzaten baliogarria da. Gogoratu:


MENS SANA IN CORPORE SANO

“NIK BAKARRIK DAKIT, EZER EZ DAKIDALA” SOCRATES
Protected by Copyscape Online Infringement Checker

2010/05/27

BERTSOAK ETA KIROLAK

Sarrera honetan Xarmangarria zera olerkia entzun daiteke eta bertsoekin gelan ikasgai desberdinak zelan landu daitezkeen ikusiko dugu. Txikia nintzenean, bertsolaritza arloan kanta desberdinak abesten genituen, eta gero, gela osoa batera, olerki ezberdinak eraldatzen genituen, gustukoen genituen gaiekin. Bertso hau hautatu dut, txikia nintzenean aldatu genuelako beti gogoratu izan dudalako, olerki honen bigarren estrofa hartu genuen eta athletic-arekin lotu genuen.
Horrela, kirolak beste arlo batekin landu dezakegu eta haurren irudimena eta sortasuna lantzen dugun bitartean, kirola ere landu dezakegu, fisikoki ez izan arren.
Audioan ere, txikitan egindako estrofaren aldaketa ere entzun daiteke.




BENETAKO BERTSOA:














 ERALDATU OSTEAN:

EBAY-N EROSKETAK

Sarrera honetan, ebay.n erosketak egiteko tutorial bat aurki daiteke. Tutoriala grabatzeko zenbait programa daude, eta camstudio programa ezin izan genuenez instalatu, jing programa hautatu genuen. Programa honekin eratzen diren bideoak swf luzaketa dute, eta ikusteko arazoak izan ditugu, genutuen programekin ezin zelako ikusi. Azkenean, hainabt egunetan bueltak eman ostean, ikusentzutezko aditu batek kmplayer programa eman zigun eta honekin swf motako bideoak ikus daitezke.

Bestetik, youtubera ezin izan dugu igo, arazo berdinagatik, swf luzaketa ez duelako onartzen. Beraz, google-en bidez igo dugu eta bere linka errazten dizuet ikusi ahal izateko. Hala ere, pisutsua denez, ikusteko deskargatu egin behar da.

2010/05/20

KIROLARI BURUZKO BLOGAK

Sarrera honetan kirolari buruzko bi blog agertuko dira. Biak euskaraz dira, eta esan behar dut, euskaraz blogak aurkitzea ez dela batere erraza, material gutxi dagoelako, hala ere nik bi hauek aukeratu ditut. Gainera, bien linkak eskuragarri jarri ditut edonork jarrai ditzan eta ikusteko.
Lehengoa, Euskal Herriko kirol profesionalari buruzkoa da, hemen azken berriak agertzen dira, eukaraz da.



Bigarrena, heziketa buruzkoa da, bertan sarrera desberdinak agertzen dira eta gorputz hezkuntzari buruzko berriak eta artikuluak adierazten ditu.

2010/05/16

ARTIKULUA

Hona hemen Hik Hasi aldizkarian psikomotrizitateari buruzko aurkitutako artikulua. Jarraian datorrena Hik Hasi aldizkariak berak bere buruaz egiten duen definizioa da, eta norbaitek ez baldin badaki zer den, irakurri dezake:




HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian.

HIK HASIk ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independientea.

Bide horretan, Euskal hezkuntza sistema propioa edukitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, hau da: euskal kulturan oinarritutako curriculum propioa, irakasleria iraunkor eta euskalduna, Euskal Herritik kanpora hartutako erabakien menpe ez dagoen eredu dezentralizatua eta zentroen autonomia. Horrek guztiak berma lezake kalitatezko euskal irakaskuntza herritar guztiontzat.

Hori guztia lortze bidean, HIK HASIk hainbat proiektu gauzatu ditu: HIK HAS euskal heziketarako aldizkaria, udako topaketa pedagogikoak, hezkuntza gaiei buruzko monografikoak, Euskal Herriko baliabide pedagogikoen gida, liburuak, haur-jolasen bildumako materiala, musika metodoak, ipuinen bilduma, ikus-entzunezko materiala ...

Orain arte bezala, HIK HASI egitasmoan guztion ekarpenak funtsezkoak dira, eta ateak zabalik daude.



Artikulu honetan irakasle batzuk azaltzen dute psikomotrizitate zer den, honen historia laburra eta psikomotrizitatea eta gorputz hezkuntzaren arteko aldeak aipatzen dira ere.
Hau artikuluaren zati bat besterik ez da, zatitxo bat bakarrik jarriko dut luzea delako, baina link-a erraztuko dut gehiago irakurri nahi dutenentzat:











GOJENOLA, Marian Erlazio-psikomotrizitateko Hezitzailea Hasteko, esan liteke, joera ezagunenari "psikomotrizitate razionala" deitzen diogula, honen helburu nagusia aprendizaia eta pedagogia- mailakoa delarik. Beste joera, "erlazionala" deitzen duguna, berriz, haurraren adierazpen global eta prebentiboan oinarritzen dugu. Bi joera horiek ez dira elkarren kontrakoak, baina André Lapierrek eta erlazionalaren joerakook lehentasuna ematen diegu alderdi psikoafektibo eta erlazionalei, gero alderdi psikokognitiboen oinarri izan daitezen. Erlazio-psikomotrizitate saioetan haurra bera da protagonista gorputz-mugimenduaren bidez, bere interes eta beharrizanak adieraziz subjektu bezala. Helduaren laguntzarekin bere dimentsio psikofisiko, emozional eta sozialak garatzen ditu. Honela, Erlazio-Psikomotrizitateko saioak hezkuntza-praktika prebentibo eta konpentsatorioaren funtzioa betetzen dute bide batez, eta gaurko haurrak dituen beharrizan psikoafektiboei erantzuten diete. Erabiltzen dugun metodoa jolas librea da, espontaneoa, ez-gidatua eta judiziogabea. Psikomotrizistak haurraren portaera behatu, dekodifikatu egiten du, jarrera sostengatzaile eta deskulpabilizatzaile baten bidez, autonomia garatu eta bere zailtasun eta gatazkak bideratuz. Jolas librearen garrantzia Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik dagoenez, biziki azpimarratu nahi dut, jolas-mota horrek heziketan leku eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia, jolas-ordutik kanpora. Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea da. Gainera, aprendizaia intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu. Schiller, poeta alemaniar ezagunak zioenez, "gizakia jolas egiten duenean bakarrik da benetako gizaki". Zalantzarik ez dago libreki jolas egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak murrizturik edukitzen dituztela. Horrez gain, jolasak ongi funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari: Paulovek "poztasun muskularra" edo Harveyk "gorputzaren musika ixila" deitzen duten hori. Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu. Baina oraindik, gaur eguneko gizarte zalapartatsu honetan bazterturik gelditzen den pedagogia-klabe bat berreskuratu nahiko nuke: saiamena. Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Telebistaren aurrean pasiboki dagoen haurrak ez du hori garatzeko aukerarik izaten. Eta esan beharra dago, saiamena sendotu duen haurrak bere garapen psikoafektiboan oinarri bikain bat duela. Garapen psikoafektibo erlazionala Erlazio-Psikomotrizitatea, subjektuak dituen erlazioetan oinarritzen denez gero, bai bere buruarekin, bai besteekin (nagusi eta haurrekin), garapen horretan gertatzen diren jarrera garrantzitsu batzuk aipatu nahi nituzke: - Agresibitatea bideratzea baieztapenaren bidez. - Frustrazioa jasan, barneratu eta kasketaldiak menperatzea. - Besteekiko erlazioan "nagusia" konpartitu eta besteen mugak bizitzea (onartu/ez onartu; ados egon/ados ez egon...) - Eskatu, hartu, eman, ukatu eta abar egiteko gai izatea. Haurrak askotan heldua (gurasoak/irakasleak) kontrolatzeko joera izaten du (begiradaz, hitzez, ekintzaz...) eta ez nuke ahaztu nahi haurraren beraren eta nagusiaren espazioak ongi bereizteak duen garrantzia. Banaketa hori argi eta garbi egina edukitzearen baitan dago, haurrak mutiko eta neskato bezala, barne-segurtasuna izatea eta nagusi-autoritatea barneratzea. Bi hitzetan esateko, sozializazioa garatzea indibiduarengandik abiatuz. Ondorio gisa Lerro hauen ondoren, heziketako profesional bezala, gogoeta bat eragin nahi diot neure buruari. Gizarteak izan duen eboluzioa ikusirik, gaur eguneko haurrak baliabide material ugari ditu eta alderdi didaktiko-pedagogikotik ere ongi horniturik dago; baina haur horrek askotan egiten digun eskaria bere azalaz barru alderakoa izaten da. Sarritan haurrak SOS bat bidaltzen ari balira bezala sumatzen ditut. Ulerkuntza eta sostengu-beharra adierazten dute beren portaeraz, begiradaz, larruazalaz... Barrenean, gaurko haurraren beharrizan nagusiak, nahiz eta intelektualki ongi jantziak izan, psikoafektiboak dira.


2010/05/15

WEBQUEST

ZER DA WEBQUEST BAT?

Webquest bat, aktibitate didaktiko bat da eta bereziki, baliabideak internetetik ateratzen dituen, ikerketa gidatu batean datza, zeinak, ikasleen gaitasun kognitiboen, lan kooperatiboa, ikasleen autonomia eta benetako ebaluazioa bultzatzen dituenak.
Webquestak, irakasleengandik erabilitako baliabide didaktikoak dira, informazioa erabiltzeko gaitasuna garatzen duelako, eta informazioaren gizartearekin zerikusia duten gaitasunen garapena ahalbidetzen dituelako.

Webquest bat. Erakargarria den ekintza baten inguruan eraikitzen da, zeinek pentsamendu goienak ahalbidetzen dituena. Informazioarekin zerbait egitean datza. Pentsamendu kritikoa edo kreatiboa izan daiteke, eta problemen ebazpena, epaiketen enuntziatua, analisia eta sintesia tartekatzen dituena. Ariketak, galdera sinpleei erantzutea edo pantailan dagoena irakurtzea baino zerbait gehiago suposatu behar du. Idealki, helduek eskolatik at egiten duten ekintzekin egokitu behar dira.

Webquest batek hurrengo estruktura dauka:

  • Sarrera
  • Atazak
  • Prozesua
  • Baliabideak
  • Ebaluaketa
  • Ondorioak
  • Egileak

Webquest bat eratzeko, beharrezkoa da leku web bat sortzea, blog baten bidez, HTML editore baten bidez eta abar.

WEBQUEST MOTAK

1. Iraupen laburra:

  •  Helburua: gai bati buruzko edo gai desberdinei buruzko eduki zehatz baten ezagupenaren barneratzea edo lorpena da.
  • Iraupena. 1-3 saioetan.

2. Iraupen luzea:

  •  Helburua: ezagutzaren hedapena eta auzibidea.
  • Iraupena: astebetetik, hilabete baterako iraupena.

NIRE GAIAREKIN LOTURIKO WEBQUESTAK

Sarrera hau egiteko, nire gaiarekin, kirolekin, zerikusia duten webquestak bilatu egin ditut eta hemen aipatu. Hiru jarriko ditut, bat euskaraz eta bi erdaraz:
  1. Euskaraz: webquest hau hautatu dut euskaraz dagoelako, baina oso sinplea da, kirolekin lotura duten beste webquest batzuk euskaraz aurkitu ditut, baina guztiak oso sinpleak dira.


    2. Beste webquest hau, ordea, asko gustatu zait, gaztelaniaz da eta Don Quijote eta ariketa fisikoak lotzen ditu, haurrei irakasten die zelan egunero ekintza fisikoak egiten dituzten. Gainera, liburuan protagonistek burutzen dituzten jarduera fisikoak topatu behar dituzte. Webquest hau Huelban sortu da.




    3. Azkenik, webquest honetan agertzen diren ariketak asko gustatu zaizkit. Halaber, gure ingurunea ezagutzera kirolaren bitartez laguntzen gaitu, eta gogoetarako pausoak ematen ditu, guztiok desberdintasun baino berdintasun gehiago ditugula irakasten duelako. Webquest hau Malagan egin da.