SARRERA

Kirola hezkuntza bide ote da? sartu zaitez blog honetan eta zuk zeuk erabaki.

Kirola bidez ikasi ahal diren balore batzuk aurkeztuko dizkizuet: aniztasuna, koooperatibismoa, irabaztea,

galtzera, euskal kultura...

Gainera, haurren gorputz garapenean oinarrizkoa da, eta energia aske ditzaten baliogarria da. Gogoratu:


MENS SANA IN CORPORE SANO

“NIK BAKARRIK DAKIT, EZER EZ DAKIDALA” SOCRATES
Protected by Copyscape Online Infringement Checker

2010/03/25

FUTBOLARI ETA SURFARI BURUZKO ERREPORTAIAK

Podomatiken audio hau aurkitu dut, 7-8 urte bitarteko haurrak Chelsey eta Manchesterren arteko partiduari buruzko artikulu bat zelan egin zuten agertzen da. Horretarako, audacity programa eta ordenagailu portatilak erabili zituzten, kirolak, hezkuntza eta IKT bateratuz. Audio hau ingeleraz dago, haurrek beraiek azaltzen dutelako zelan egin zuten, audio hau 2007.urtean egin zuten. 

Soccer Report: "**F.A. Cup Final Report**\nThis report on last ..."

Bestetik, Euskal Herrian, surfa egiteko aukera ezin hobea dago, eta gero eta gure herrian gehiago praktikatzen den kirola dugu. Gainera, Mundakan Billabong Pro txapelketa urtero ospatzen da, (mundu mailan surfeko txapelketa gorena) eta mundu osoko surfistak datoz. Txapelketa hau ASP World Tour-eko bederatzigarren proba da, eta urrian ospatzen da, famatua da, bertan Europako ezkerreko olaturik famatuena dagoelako. Birritan eten egin da, behin 2001.urtean, New York-eko atentatuak izan zirela eta; bestea, 2005.urtean gizakiaren erruagatik. 2003.urtean, Urdaibaitik area kendu zen, eta honek olatuaren ezaugarriak aldatu zituen, olatu honek 400 metrotako tutua osatzen zuen, eta arearen drainatze honen ondorioz, olatua 40 metrotako tutua soilik eratu ahal zuen. Honen ostean, ASP federazioak 2005.urtean Mundakako txapelketa eten egin zuen, eta zonaldeko ekonomian ergain latzak izan zituen.
Hemen behean, Podomatiketik ateratako surfeko bideo bat eransten dut, bertan kaliforniako surfista batzuk agertzen dira.


2010/03/21

KIROLAREN BALOREAK

Kirolaren balore transmititzailea da, bere bidez giza balore batzuk ikas ditzakegu, beti ere lehiaketa hutsa eta aurkakotasunak alde batera utzita. Guzti hau ikusteko, bideo bat egin dut, zeinetan, nire ustez, eta interneten ikusitakoarekin, ikasi ditzakegun balore batzuk aipatzen ditudan.



2010/03/19

PSIKOMOTRIZITATEA HAURRETAN

Psikomotrizitatea, hezkuntzaren ildotik dagoen ikuspuntu bat da, eta bere helburua gorputzaren bitarteko gaitasun motrizen, adierazkorren eta adierazgarrien garapena. Horregatik, arreta osoa jartzen dio mugimenduari eta ekintzari, baita hauetatik deribatzen den guztiari ere, hots, disfuntzioetara, patologiak, estimulazioak, ikaskuntzak...

Psikomotrizitate umeetan egunero erabiltzen da, haurrak korrika egitean, salto egitean edo pilotarekin jolastean erabiltzen baitute. Joku desberdinak aplika daitezke koordinazioa, orientazioa eta ekilibrioa garatzeko, eta hauen bidez, umeek, nozio espazialak eta lateralitatea garatu ditzakete. Azken finean, esan dezakegu, psikomotrizitateak mugimendua adierazteko, komunikatzeko ta elkar eraginteko bide moduan kontsideratzen duela. Jarreraren garapen armonikoan paper garrantzitsua jokatzen du, haurrak ez dituelako bakarrik gaitasun motorrak garatzen, psikomotrizitateak bere pentsamenduak, emozioak eta gizarteratze prozesua garatzen ere laguntzen die.

PSIKOMOTRIZITATEAREN GARRANTZIA ETA ONURAK:

Haurren lehenengo urteetan psikomotrizitatea paper garrantzitsua jokatzen du, umeen sentimenduen garapenean, garpaen sozialean eta pentsamendu garapenean eragiten duelako.
Motore mailan, bere gorputzaren mugimendua kontrolatzen lagunduko die.
Kognizio mailan, memoria, arreta, kontzentrazioa eta adierazkortasuna hobetzen ditu.
Gizarte eta emozio mailan, haurrek beraien bildurrak ezagutzera eta ekiditzera lagunduko die, baita besteekin erlazionatzeko lagunduko die ere.

PSIKOMOTRIZITATEAREN AREAK:



  • Gorputz eskema: pertsonak bere gorputzarekiko duen ezagutza eta erlazioa da. Gai honen garapenak, umeek bere gorputza ezagutzera bideratzen ditu, bere bidez adierazteko gai izatera eta harremanetan jartzeko bide bezala erabili dezaten laguntzen die. Gainera beste kontzeptu batzuen ikasketerako oinarri suertatzen da, hala nola, goian-behean, aurrean-atzean, barruan-kanpoan.
  • Lateralitatea: gorputzaren alde baten erabileraren nagusitasunari dagokio. Area honen bidez, haurrak eskuma-ezkerra kontzeptuak garatzeko gai izango da, bere gorputza erreferantzi hartuta. Garrantzitsu da umeak berak, espontaneoki lateralitatearen definizioa egiteak, eta ez behartuta alde bat edo bestea aukeratzera.
  • Ekilibrioa: ariketa motriz desberdinak egiten ari den bitartean, egonkortasuna mantentzeko gaitasuna da. Gorputzaren eta munduaren arteko erlazioaren bidez garatzen da ekillibrioa.
  • Espazioaren egitura: haurrak gorputzaren kokapena zein den mantentzeko gaitasuna da, baita objektuak espazioan eta denboran zelan dauden kokatuta ulertzeko gaitasuna ere. Area honetako zailtasunak idazketaren edo irakurketaren bidez adieraz daitezke.
  • Denbora eta erritmoa: inplikazio tenporala behar duten ekintzen bidez garaptzen dira bi gaitasun hauek; eta horrelako kontzeptuak barnera daitezke: azkar-motel, orain-lehen. Gainera, erritmoak identifika daitezke eta musikak eskatzen duen erritmoaren arabera gorputza kontrolatu.
  • Motrizitatea: umeak bere gorputzarekiko egin dezakeen kontrolari dagokio. Bi motatakoa izan daiteke:
        1. Astuna: mugimendu zabalen koordinazioari dagokio; dantza, korrika, ibili...
        2. Leuna: prezizioa gehiago behar dituzten mugimenduei egiten dio erreferentzia, eta begiak eta eskuak batera erabili behar direnean; ebaki, margotu, idatzi...

        2010/03/18

        175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, EAE Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa

        Sarrera honetan, Lehen Hezkuntzako gaitasun digitalari buruzko dekretuaren mapa kontzeptuala aurki dezakegu. Iraskasleontzat, garrantzitsua da dekretuan jartzen duena ezagutzea eta eskuragarri edukitzea, gure klaseak prestatzeko pausoak ematen direlako. Hala ere, ez dugu zehatz mehatz jarraitu behar, gure egoerara moldatu behar dugu.

        Sarreraren izenburuan aipatu dudan moduan, 2007ko urriaren 16an egindako Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion curriculuma da.





        UNICEF ETA KIROLA, BATERA UMEEN MESEDERAKO

        Kirolak eta jolasak garrantzitsuak dira UNICEF-entzat, haurren eta gazteen bizitzetan oinarrizko osasun, ongizate eta poztasunaren elementuak direlako. UNICEF-ek, mundu osoko gobernuekin eta aliatuekin lan egiten du, kirolan oinarritutako programak erabiltzeko, haurren bizitzak hobetzeko eta komunitateak bermatzeko asmoz. UNICEF-ek kirolari eta kirol erakunde garrantzitsu eta ospetsuekin erlazionatzen da, umeek aurre egiten dieten arazoei arreta deitzeko eta hauek gainditzeko beharrezkoak diren baliabideak mobilizatzeko.
        Kirolak, meretsi ditugun pertsonaiak eta jarraitzeko jokabideak eskaintzen dizkigu, zeinen bidez, gazteek zailtasunen aurrean aurrera jarraitzeko balio zaizkien. Mundu mailan, UNICEF-ek hauetariko pertsonai askoren parte hartzea du. Pertsonaia hauen zerrenda ezagutzeko honako link honetan sakatu:


        UNICEF-ek pobreziaren aurkako eta garapenaren aldeko kirolaren bitarteko, programa ugari sustatzen ditu, eta  zenbait herrialdetan jarritako programen adibideak aurkezten dizkigu: Ruanda, Georgia, Ghana, Errumania, Colombia, Turkia eta Zimbabwe, adibidez.




        HAURREN ESKUBIDEEN ADIERAZPENA KIROLETAN

        1. KIROLA EGITEKO ESKUBIDEA: kirola egin nahi duen haur bati, klub battek ere, ezin diezaioke ezetzik esan. Klubari eta entrenatzaileari dagozkie, haurraren ezaugarrietara moldatzen diren ariketak eskeintzeak. Kirolan bortizkeria deuseztatzeko, txikitatik joku garbia irakatsi behar zaie.
        2. DIBERTITZEKO ETA UME MODUAN JOLASTEKO ESKUBIDEA: 7-8 urteetako haurrek eta 12-13 urte bitartekoek modu ezberdinean ulertzen dute kirola. Beraz, lehenengoentzat entrenamenduak berehalakoak, ludikoak eta anitzak izan behar dira. Bestalde, bigarrenentzat, ludikoa eta aniztasuna alde abtera utzi barik, kirolaren hezkuntza erakutsi behar zaie.
        3. EGOKIA DEN INGURUNE BATEZ GOZATZEKO ESKUBIDEA: doping-aren aurka jokatu behar dugu. Zentzu honetan, entrenatzaileek doping-aren aurka parte hartu behar dute eta gogotsuki aritu, haurrei beraien oposaketaren arrazoi etiko, mediku eta psikologikoak azalduz.
        4. TRATU EGOKIA JASOTZEKO ESKUBIDEA: umea harremanetarako duina kontsideratzea suposatzen du. Alde batetik, haurrek beraien entrenatzaileekin hitz egiteko gaitasuna dutela azpimarratu nahi du. Bestetik, ume batzuekin egiten diren astakeriak, hala nola, zaltzea edo elkartrukatzea zalatu nahi ditu, umeak ez baitira diru sarrerak edo eskulanabez moduan kontsideratu behar.
        5. ENTRENAMENDU BAT JASOTZEKO ETA PERTSONA TREBEEN ARTEAN EGOTEKO ESKUBIDEA: entrenatzaileen pedagogiako, psikologiako eta fisiologiako kalitatezko hezkuntzari dagokio. Bide batez, entrenatzaile trebeenak txikienez arduratu behar dira, kirolaren haztapenak oso garrantzitsuak direlako, erabakigarriak direla ez esateagatik.
        6. ENTRENAMENDUAK ERRITMO DESBERDINATARA EGOKITZEAREN ESKUBIDEA: alde batetik, garapenaren etapa nagusiei dagokio; bestetik, garapenaren indibidualaren erritmoa merezi duen kontsiderazioari.
        7. GARAIPENERAKO AUKERA BERDINAK DITUZTENEKIN LEHIATZEKO ESKUBIDEA: kirolan, irabaztearen eta galtzearen esperientziak, ezinbesteko aukerak dira autoestima eta besteekiko errespetua garatzeko. Horregatik, berdinen arteko lehiak sustatu behar dira, umeen garapen egokia bultzatzeko.
        8. EGOKITUTAKO LEHIAKETETAN JARDUTEKO ESKUBIDEA: lehiaketak haurren ezaugarri desberdinetara egokitu behar dira, eta umeen adina oso kontutan hartu behar dute.
        9. SEGURTASUN OSOZ KIROLA EGITEKO ESKUBIDEA: azpiegiturak, jolasteko zelaiak eta jardueren praktikak, haurren errealitate psikiko eta fisikoetara egokitu behar dira. Horrela, umeen segurtasun sentsazioa gora doa, espazioa kontrolatu ahal duelako.
        10. DESKANTSATZEKO DENBORA IZATEAREN ESKUBIDEA: maiz, oporretan haurrak kirol jarduerak egitera bultzatzen dituzte. Kirolak eta ikasketak bateratzen dituzten haurrek, deskantsatzeko denbora ere izan behar dute.Gainera, ez da ohikoa haurrei nekatuta daudela entzutea, beraz, helduei dagokie deskantsatzeko denbora hauek kontrolatzea.
        11. IRABAZLE BAT EZ IZATEKO ESKUBIDEA: baita irabazle izateko eskubidea ere. Horrela nahi badu eta horretarako gaitasuna badauka, adin batetik aurrera, kirolari gazteak, kirolaren jarduera gogortu ahal izango du; edo bestetik, kirol jarduera praktikatzen jarraitzea eragiten dion plazerragatik eta besteekin egoteko nahiagatik. Kasu bietan, umeetan praktikatutako kirolaren oroitzapen ona izango du.

        2010/03/14

        ARIKETA FISIKOAK UMEENTZAT

        Heziketa fisikoari, txikitatik, haurren bizitzan leku egin behar zaio. Ariketa guzti hauek, eskolako gai bat izateaz gain, umeek koordinazio gehiagorekin eta garapen psikomotrizitate hobearekin hezteko lagungarriak izango dira. Jolasen bidez ariketa guzti hauek erakargarriagoak egin ditzakegu.
        Gimansia, zein kirol ariketak, umeen ezaugarrietara eta adinera egokitu behar dira. Haurrek ariketa fisikoarekin erlazio bat eratzeak, nagusitan izango duten bizimoduan eragina izango du. Baita bere osasunean ere: ume zailuagoa izango da, eta ariketa guzti hauek elikadura on batekin lotzen baditugu, gizentasuna sahiestuko dugu.

        Ariketa fisikoak haurraren bizimoduan esartzeko trukoak:
        • Erakargarriak diren eta umeen interesekin lotura duten ariketak bilatzea.
        • Hasieran, ariketa errazak izan behar dira, denbora aurrera doan ahala, zailtasunak sartu.
        • Beste ume batzuekin jolasak konpartitzen badituzte, dibertigarriagoak izango dira.
        • Ez dugu mehatxu moduan ezarri behar, baizik eta, bere portaeraren opari moduan.

        Hemen, umeek egin ditzaketen ariketa fisiko batzuk proposatuko dira:

        Oreka lantzeko ariketak:

        • Marra baten gainean ibiltzea.
        • Banku baten gainean ibiltzea.
        • Taula baten gainean ibiltzea.
        • Buru gainean objektuak dituztelarik ibiltzea.
        Koordinazio ariketak:

        • Lau hanketan ibiltzea objektuen azpitik.
        • Zutunik eta jesarrita jartzea.
        • Besoa igotzea eta jeistea, ahulkitik altzatzen eta jesartzen diren bitartean.
        • Besoa aurrera eta atzera, ahulkitik altzatzen eta jesartzen diren bitartean.

        Hanka ariketak:

        • Hankak altzatzea.
        • Aldeetara korrika egitea.
        • Atzerantz korrika egitea.
        • Saltoka aurrera egitea.
        • Saltoak egitea tokitk mugitu barik.
        Jaurtiketa ariketak:

        • Eskuekin objektu desberdinak aurrera jaurtitzea.
        • Eskuetin objektu desberdinak jaurtitzea, soinu bat entzutean.
        • Aurrera ibiltzea pauso txikiekin eta handiekin soinu bat entzutean.
        Besoentzako ariketak:


        • Besoak lateralki jartzea.
        • Besoak aurrera, albora eta behera mugitzea.
        Eskuentzako ariketak:

        • Pilota txikiak esku artean indarra egitea, eta esku batetik bestera pasatzea.
        • Agurtzea, edo objektuan rodatzea.
        Aurpegiarentzako ariketak:

        • Begiak zabaltzea eta iztea.
        • Alboetara begiratzea.
        • Aurpegiarekin keinu desberdinak egitea.

        2010/03/12

        KIROLAREN ZENBAIT KALTE TXIKIENGAN ETA HAUEK SAIHESTEKO AHOLKUAK

        Hona hemen, zientzia.net-etik ateratako aritukulu bat, zeinetan haurrengan kirolak izan ditzakeen kalteak adierazten dizkigun, hala nola, hauek saihesteko aholkuak ere aipatzen dira. Azpian, web orri honetako linka jarri dut, kirolarekin zerikusia duten artikuluak ikusi ahal izateko:


        Hainbat kalte


        Gero eta nabariagoa da lehia-kirolean aritutako haurrek gero eta lesio gehiago izaten dituztela. Izan ere, haurren ehunetan —garatu gabe egoten direnez eta hazkuntza-prozesuaren beraren ondorioz— mikrotraumatismo ugari sortzen dira. Gehienetan lesio horien errua gehiegizko entrenamenduak izaten du. Entrenatzaile profesional eta trebatuek badakite hazkunde-garaian entrenamenduaren intentsitatea moteldu egin behar izaten dela eta konpentsazio-ariketak ere beharrezkoak direla.
        Lesioez gain, gehiegizko entrenamenduak baditu beste ondorio batzuk ere, behar bada larriagoak izan daitezkeenak. Kirola egoki eginez gero, jakinekoa da hazkuntza fisiko normalarentzat lagungarria dela. Karga fisikoa gehiegizkoa denean, berriz, eskeletoarentzat kaltegarri izan daiteke eta hazkuntza normala anormal bihur daiteke. Hala ere, horri buruzko segurtasunik ez dago, dauden datuak oso gutxi direlako, bakarren bat badagoen arren. Esate baterako, ezaguna da pisu-altxaketan aritutako haurrek edo gaztetxoek arterietako presio izugarri altua izaten dutela. Kontuan izan beharko lukete haurrak harri-jasotzeko lanetan dauzkatenek, adibidez.
        Heldutasun-urratsetarako, haurren tentsio psikologikoarentzat, haurren aisialdi-beharrentzat tokirik ez duten entrenamendu-saioen eta lehia-kirolen ondorioz sor daitezkeen kalteei buruz gehiago hitz egitea badago, baina gaia bere onetik ateratzea ere ez da komeni. Neurrian, gustura, gogoz eta jolas moduan egiten bada, kirola ez da txarra umeentzat. Lagun egiten, ondo pasatzen, eta hazkuntza egokia izaten lagun dezake.

        Aholkuak

        Beraz, kirola baztertzerik ez dagoelako, hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:
        1. Lehia-kirolean hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie. Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik ba ote dagoen ikusteko.
        2. Kirol-lanaz gain, entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu behar ditu.
        3. Entrenatzaileak ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.
        4. Entrenamenduari izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.
        5. Umeek kirol askotan hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik ez da izaten.
        6. Kontaktu fisikoa dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailaktu behar; heldutasunari, gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaiei jaramon.
        7. Lehia-saioen arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek, berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak, jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.
        8. Pisu-altxaketa eta halterofilia —gurean harri-jasotzea— ez dira gomendagarriak eskeletoa hazi arte.
        9. Iraupen luzeko lasterketak umeentzat txarrak dira.

        KIROLAREN ONURAK

        Orokorrean, jendeak, kirola dibertigarrria izateagatik umeentzat ona dela uste dute. Honako hau egia da, baina irakatsi behar zaie, honetaz gain, kirolak onura batzuk dituela, eta hauek 3 motatakoak dira:


        Onura sozialak:
        - Lagunak egitea.
        - Talde baten barnean lan egiten ikasi.
        - Kooperatzen, elkar banatzen eta kideak laguntzen eta animatzen ikasi.
        - Arrakastak eta porrotak aztertzen ikasi.
        - Helburuak finkatzen, erronkei aurre egiten eta oztopoak gainditzen
        ikasi.
        - Bakoitzaren gaitasunak eta mugak ezagutu.
        - Tenperamentua eta emozioak kontrolatzen ikasi.





        Onura fisikoak:
        - Osasuna eta egoera fisikoa hobetu.
        - Trebetasunak garatu eta hobetu.
        - Koordinazioa hobetu.
        - Kirola praktikatzeko trebetasun berriak ikasi.

        Onura psikologikoak eta moralak:
        - Berekiko konfiantza garatu.
        - Arauak betetzearen garrantzia ikasi.
        - Garbi jokatzen eta erabaki moral edo etikoak egiten ikasi.
        - Besteak eta bere iritziak errespetatzen ikasi.

        2010/03/04

        HERRI KIROLAK

        Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirol mota desberdinak ditugu. Lan-iharduera desberdinak aisiara bideratzetik sortu dira. Jarduera hauek baserritarren lanetan oinarrituta daude, hauek bere auzokideekin jaiegunetan lehian erabiltzen  zituzten. Hiru talde nagusi bereiz ditzakegu: lanetan oinarrituta daudenak, gudan oinarria dutenak eta erlijioan edo jaietan oinarritzen direnak. 
        Hona hemen herri kirolei buruzko egin dudan power point bat.             
                                                         Herri Kirolak                                 

        2010/03/03

        EUSKAL HERRIA KORRIKA!!


        Euskal Herrian, bi urtetik behin Korrika izeneko ekitaldia ospatzen dugu. Honen bidez, euskararen erabilera, kirola dela medio, sustatzen dugu. Hurrengo elkarrizketan, ondo azaltzen dute zer den eta zertan datza Korrika:



         Korrika identifikatzeko, euskaldun musikariek abestiak egiten dituzte. Hurrengo bi audioetan entzun ahal izango ditugu, lehenengo eta azkenengo Korriken kantak. Gizartea aurrera doan einean eta aldaketen ondorioz, ikus ditzakegu zein desberdinak diren bi kantak hauek gauza berdina babesteko eta bermatzeko.




        KIROL ANIZTASUNA


        Denok argi izan behar dugu, kirolak mundu guztiak egin ahal izateko prestatuta egon behar direla. Ezbehar fisikoak zein psikoak duten pertsonek ere, kirolak eta jolasak egiteko eta praktikatzeko aukera izan behar dute. Halaber, ez ditugu mesprezatu behar, azken finean, eta bideoan esaten duten moduan, aurkari guztiak errespetatu behar dira, indartsuenak beti ez duelako irabazten.
        Hona hemen, guzti hau modu didaktiko batean aurkezten duen bideo bat. Gainera, mota honetako bideo gehiago aurki ditzakegu ondoren eskeintzen dudan linkean: