SARRERA

Kirola hezkuntza bide ote da? sartu zaitez blog honetan eta zuk zeuk erabaki.

Kirola bidez ikasi ahal diren balore batzuk aurkeztuko dizkizuet: aniztasuna, koooperatibismoa, irabaztea,

galtzera, euskal kultura...

Gainera, haurren gorputz garapenean oinarrizkoa da, eta energia aske ditzaten baliogarria da. Gogoratu:


MENS SANA IN CORPORE SANO

“NIK BAKARRIK DAKIT, EZER EZ DAKIDALA” SOCRATES
Protected by Copyscape Online Infringement Checker

2010/03/12

KIROLAREN ZENBAIT KALTE TXIKIENGAN ETA HAUEK SAIHESTEKO AHOLKUAK

Hona hemen, zientzia.net-etik ateratako aritukulu bat, zeinetan haurrengan kirolak izan ditzakeen kalteak adierazten dizkigun, hala nola, hauek saihesteko aholkuak ere aipatzen dira. Azpian, web orri honetako linka jarri dut, kirolarekin zerikusia duten artikuluak ikusi ahal izateko:


Hainbat kalte


Gero eta nabariagoa da lehia-kirolean aritutako haurrek gero eta lesio gehiago izaten dituztela. Izan ere, haurren ehunetan —garatu gabe egoten direnez eta hazkuntza-prozesuaren beraren ondorioz— mikrotraumatismo ugari sortzen dira. Gehienetan lesio horien errua gehiegizko entrenamenduak izaten du. Entrenatzaile profesional eta trebatuek badakite hazkunde-garaian entrenamenduaren intentsitatea moteldu egin behar izaten dela eta konpentsazio-ariketak ere beharrezkoak direla.
Lesioez gain, gehiegizko entrenamenduak baditu beste ondorio batzuk ere, behar bada larriagoak izan daitezkeenak. Kirola egoki eginez gero, jakinekoa da hazkuntza fisiko normalarentzat lagungarria dela. Karga fisikoa gehiegizkoa denean, berriz, eskeletoarentzat kaltegarri izan daiteke eta hazkuntza normala anormal bihur daiteke. Hala ere, horri buruzko segurtasunik ez dago, dauden datuak oso gutxi direlako, bakarren bat badagoen arren. Esate baterako, ezaguna da pisu-altxaketan aritutako haurrek edo gaztetxoek arterietako presio izugarri altua izaten dutela. Kontuan izan beharko lukete haurrak harri-jasotzeko lanetan dauzkatenek, adibidez.
Heldutasun-urratsetarako, haurren tentsio psikologikoarentzat, haurren aisialdi-beharrentzat tokirik ez duten entrenamendu-saioen eta lehia-kirolen ondorioz sor daitezkeen kalteei buruz gehiago hitz egitea badago, baina gaia bere onetik ateratzea ere ez da komeni. Neurrian, gustura, gogoz eta jolas moduan egiten bada, kirola ez da txarra umeentzat. Lagun egiten, ondo pasatzen, eta hazkuntza egokia izaten lagun dezake.

Aholkuak

Beraz, kirola baztertzerik ez dagoelako, hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:
  1. Lehia-kirolean hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie. Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik ba ote dagoen ikusteko.
  2. Kirol-lanaz gain, entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu behar ditu.
  3. Entrenatzaileak ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.
  4. Entrenamenduari izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.
  5. Umeek kirol askotan hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik ez da izaten.
  6. Kontaktu fisikoa dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailaktu behar; heldutasunari, gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaiei jaramon.
  7. Lehia-saioen arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek, berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak, jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.
  8. Pisu-altxaketa eta halterofilia —gurean harri-jasotzea— ez dira gomendagarriak eskeletoa hazi arte.
  9. Iraupen luzeko lasterketak umeentzat txarrak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario