Hona hemen kirola egiteko lehenengo 5 arrazoiak:
-
Bizi kalitatea eta ongizate psikologikoa: kirola egiteko gure bizimoduaz dugun pertzepzio subjektiboa hobetzen lagunduko digu kirolak: osasuna, lagunak,... -
Gogo aldartea: ariketa fisikoa maiz egiten dutenek sedentarioek baino gogaldarte positiboagoa eta humore hobea azaldu ohi dute. -
Autoestima: kirolari esker, geure buruaz dugun iritzia hobetzen da, honako ezaugarri hauei buruzko ideia hobetua: geure sasoi, trebetasun fisikoa, gorputz-irudia eta onespen sozialari buruzkoa. - Osasun mentala: ariketa fisikoa erregulartasunez egitea osasun mental positiboa garatzeko giltza dugu; eta egokia da hainbat buru arazo saihesteko edo leuntzeko ere.
- Estresa: sasoi hobea dutenek estres maila baxuago dute, arriskuen aurrean erantzun apalagoa; eta normalatasuna azkarrago berreskuratzen dute.
Hona hemen liburuan zer aurkituko duzuena begiratzeko linka.